Lemoan, hamalaugarren urtez omenduko dabe Eneko Zamalloa bihar, hilak 31. Urtero lez, 12:30ean hasiko da, umeentzako pentsautako ibilbidea, 500 metrokoa. Gero, 12:45ean hasiko dira beste biak. 1.300 eta 4.000 metroko lasterketak izango dira gazte eta nagusienak. Eneko Zamalloa lemoaztarra 2011ko abuztuan Gironan egoan, bere familiagaz batera. Bere jarduerarik gogokoena, galapan egitera urten zan baina kotxe batek jota hil zan. Ordutik urtero-urtero egiten jako omenalditxoa Lemoan.
Lasterketa berezi horrezaz gainera, bihar egingo dira San Silbestreko lasterketa tradizionalak be. Igorren Goiko Plazan da zitea 11:00etan, izena emon eta ordu erdi beranduago adinaren araberako hiru ibilbideetako bat korriduteko; gero opariak zozketatuko dira.
Zeanurin Joko Alai alkarteak antolatu dau 11:30ean urtenda herritik egingo dan lasterketea, gero barauskarria be egongo da.
Zeberion lasterketearen ordez, aurten Austarri Mendi Taldeak mendi urtekerea antolatu dau Tontorrandira, 10:00etan plazatik urtenda.
Areatzan goizerako zein arrastirako antolatu dabez jarduerak. 09:15ean herriko plazatik urten eta Urrekoatxara igongo dira hamaiketako egin eta argazki zein bideoak atarateko. Arrastian, 17:30ean, urtengo da plazatik Laminok antolatutako IV. San Silbestre lasterketea.
Diman barriz, mendi urtekerea egingo dabe goizez, 09:30ean Olarretan hasita, Arrietabasora.