MUSIKEA

Areatzako Bandaren Gabonetako kontzertuak Areatza eta Igorren

Ager Barragan 2025eko abenduaren 30a

Beste urte batez, aurten be Areatzako Bandak euren Gabonetako kontzertuaren emonaldiak eskainiko dabez gaur, hilak 30, Areatzako Eleizan 19:30ean eta zapatuan, hilak 3, ordu bardinean Igorreko Lasarte Aretoan.

Aritz Labradorrek zuzenduten dauan Areatzako Bandeagaz batera, Luis Iruarrizaga Abesbatza eta Arratiako Musika Eskolako ikasleak egongo dira kontzertuetan kolaborazinoak egiten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!