GABONAK

Gaur bajatuko dira basotik Olentzero eta Mari Domingi

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 24a

Eskualdeko herri guztietan izango dabe ume zein nagusiek Gabonetako protagonistakaz aurrez aurre egon eta opariak eskatuteko aukerea.

Gaurko gaua izango da Olentzero eta Mari Domingirentzako urteko gaurik lanpetuena, etxez etxe ibiliko dira-ta opariak banatuten. Baina aurretik, herriguneetara bajatuko dira egunez, umeak eta nagusiak agurtu eta gutunak jasotera. Herri batzuetan eguerdian eta beste batzuetan arrastian, baina danek izango dabe Gabonetako protagonisteagaz denporatxo bat pasetako aukerea.

Arantzazu: 13:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea eta 18:00etan, 564 abestia kantetako hitzordua eleiz portalean.

Areatza: 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea.

Artea: 17:00etan, kantaldia auzoz auzo plazatik hasita eta 19:00etan, harrerea Olentzero eta Mari Domingiri.

Bedia: 13:00etan, Olentzero eta Mari Dominigiri harrerea.

Dima: 17:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz eleizatik hasita.

Igorre: 12:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz Garbe auzotik hasita.

Lemoa: 10:30etik aurrera, Olentzero eta Mari Dominigi udaletxean eta 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea Karabie Gaztetxean.

Ubide: 19:30ean, hitzordua plazan batu eta Olentzero eta Mari Domingiren bila joateko.

Zeanuri: 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea.

Zeberio: 17:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz Ermitabarri auzotik hasita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!