FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Bk eta gizonezkoen Arratia Ak irabazi

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 22a

Andrazkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik bardindu egin ebezan euren partiduak etxean eta gizonezkoen Arratia Bk galdu egin eban Urbietan.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban Tolosa taldearen kontra eta husna bardindu eban bigarren bueltako lehen partidua. Partidu sano lehiatua izan zan eta arratiarrek ezin izan eben aurreko asteetako maila erakutsi. Lesino asko daukiez eta hori atzen finean igarri egiten da. Partiduak barri on bat itxi eban, Athletic-etik ointsu heldu dan Iradi Elorriaga Iturregi jokalariak debuta egin eban Tolosaren kontra. 12 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta bigarren postuan dago liderra dan Athletic C taldeagaz bardinduta. Datorren partidua urtaileko bigarren astegoienean jokatuko dau Arratia Ak etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra.

Andazkoen Arratia B taldeak zapatu eguerdian jokatu eban Ibaiondo-Nerbioi taldearen kontra etxean eta 8-0 irabazi eban. Lehen zatian lau gol eta bigarrenean beste lau sartu ebazan talde arratiarrak. 1-0 Izar Bouza (5. minutua), 2-0 Uxue Aurtenetxe (25. minutua), 3-0 Alaitz Zelestino (26. minutua), 4-0 Uxue Aurtenetxe (44. minutua), 5-0 Haizeder Ortiz (46. minutua), 6-0 Uxue Aurtenetxe (47. minutua), 7-0 Naroa Quintanilla (60. minutua) eta 8-0 Matxalen Gonzalez (83. minutua). 11 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren dago sailkapenean, igoera promozinorako postuan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau líder dan Indartsu taldearen kontra urtailaren 3-4ko astegoienean. 

Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra eta 2-3 irabazi eban. Arratiarrak 0-2 aurreratu ziran, Alex Etxebarriak 24. eta 45. minutuetan sartutako gol bieri esker. Bigarren zatia hasi eta segiduan 0 eta 3koa sartu eban Jokin Ramirezek. Etxekoek gol bi sartuta 2-3 amaitu zan partidua. 14 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ugeraga A taldearen kontra urtailaren 3-4ko astegoienean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ezkurdi A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. 14 jardunadiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ermua A taldearen kontra urtailaren 3-4ko astegoienean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban partidu guztiak irabazita eta lidertzan dagoan Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra eta bana bardindu eban. Lemoako taldeak bakarrik lortu dau Umore Onaren kontra puntu bat ateratea, aurreko 13 partiduetan inok lortu ez dauana. Lemoako Harrobi 38. minutuan aurreratu zan Jon Casillasen golari esker, baina bigarren zatian Usansolokoek partidua bardindu eben 63. minutuan. 14 jardunadiren ostean 28 puntu ditu Lemoako Harrobik eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra urtailaren 3-4ko astegoienean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!