Abenduaren 14an Durangoko Ezkurdi pelotalekuan jokatu zan Euskal Herriko OneWall Txapelketea, andrazko zein gizonezko kategorietan, danak binaka. Tartean, bost arratiarrek hartu eben parte txapelketan eta bikote irabazlea dimoztarra izan zan. Lur Ziarrusta eta Jokin Burgetek finaleko set biak 15-13 irabazi ebezan, Munitibarreko Kepa Albizu eta Unai Arrizabalagaren kontra.
Andrazkoen txapeldunak barriz Naroa Agirre eta Miren Larrarte izan ziran, Laia Salsamendi eta Ane Mendibururen kontra 15-13 eta 15-10 irabazita.
Mikel Beldarrain arteaztarrak Lier Arrien zornotzarragaz jokatu eban eta finalaurrekoetan dimoztarren kontra 25-24 galdu eben. Mikel Aurrekotxea lemoaztarrak Aner Iglesias zaratamoarragaz jokatu eban eta honeek be finalaurrekoetan egin eben kale, Munitibarreko bikotearen kontra 25-23. Amaia Aldai dimoztarrak ostera Oñatiko Madalen Etxegaraigaz jokatu eban eta finalaurrekoan ezin izan ebezan Salsamendi eta Mendiburu garaitu, 15-9 galdu ebezan set biak.