ZINEMA

Laburbira 2026ko edizinorako izena emoteko epea zabalik

Ager Barragan 2025eko abenduaren 16a

Beste urte batez, 2026an be Laburbira euskeraz sortutako film-laburrern zirkuituaren edizino barria ospatuko da martiaren 1etik 29ra bitartean. Sortzaileek urtailaren 15era arte eukiko dabe, edizino barrian partze hartzeako, euren lanak aurkeztu eta izena emoteko aukerea.

Laburbiran parte hartu gura dauanak, euskeraz egindako, 2025ean ekoiztutako eta 25 minututik beherakoa dan metraje laburreko filma aurkeztu beharko dau. Izen-emotea Laburbiraren webgunean egin behar da: https://laburbira.taupamugimendua.eus/

Urtailaren azkenengo astean aukeratuko dira Laburbira zirkuituaren 23.edizino honetan herriz-herri eskainiko diran film laburrak. Aukeraketea egiterakoan hainbat erispide izango dira kontuan.

Hemen aukeraketea egiterakon kontuan aukingo diran irizpideak:
· Publiko guztientzako lanak izatea. 
· Sortzaile barrien eta izen handikoen arteko oreka. 
· Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna. 
· Genero ikuspegia.
· Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazinoa, lan esperimentalak, sensibilizazinoa lantzean dabenak…

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!