Zapatu arrastian jokatu eban lidertzan dagoan andrazkoen Arratia A taldeak bigarren postuan egoan Alaves B taldearen kontra eta 1-0 irabazi eben arratiarrek. Partidu gogorra eta orekatua izan zan, lehen zatian gehiago izan zan Arratia “lehenengoa zatia sosotxua izan da, bigarren zatian aldaketak egin ostean hobeto ibili gara” adierazo eban Nerea Beitia kapitainak. Bigarren zati hasikeran arabarrek orekatu egin eben partidua baina aldaketen ostean Arratia hobeto ibili zan; arratiarren gola Irune Egigurenek sartu eban 86. minutuan, Lucia Pascualek ateratako corner bat buruz errematauta. Atzen bost partiduan jarraian irabazi dauz Igorreko taldeak eta hamar jardunaldiren ostean lider da Arratia 22 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Real Sociedad C taldearen kontra hilaren 13an, arrastiko 16:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Elorrio B taldearen kontra eta husna bardindu eban. 9 jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetim kanpo jokatuko dau partidurik galdu ez dauan eta lidertzan dagoan Basauriko Kimuak B taldearen kontra hilaren 14an, 19:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu goizean jokatu eban etxetik kanpo Gatika taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Bederatzigarren minutuan aurreratu ziran etxekoak baina 29. minutuan arratiarrek bardinketea lortu eben Edorta Ormazabalen golari esker; bigarren zatiko 72. minutuan heldu zan etxekoen bigarren gola ostera. Hamabi jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren dago sailkapenean, igoera postuetan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Astrabuduako taldearen kontra hilaren 13an, 15:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu goizean jokatu eban etxetik kanpo Padura B taldearen kontra eta 4-0 galdu eban. Talde arratiarrak gol bi jaso ebazan lehen zatian eta beste bi bigarrenean. Hamabi jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Elorrio A taldearen kontra hilaren 13an, 16:00etan.
Lemoako Harrobi
Bariku gauean jokatu eban Lemoako Harrobik Arlonagusian Acero taldaren kontra eta 2-0 irabazi eban. Jon Casillasek sartu eban lehen gola ordu erdia bete zanean eta Ibon Elorriagak bigarrena penaltiz partidu amaieran. Hamabi jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Lemoako Harrobik eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 13an, 18:55ean.