AUTOBUSA

Durangoko kontzertuetatik Arratiara bueltetako autobusa

Ager Barragan 2025eko abenduaren 5a

Bihar, hilak 6, gauean Durangoko Azokaren harira dagozan kontzertuetatik etxera bueltetako autobusa ipini dau Arratiako Udalen Mankomunitateak.

Autobusak Lemoako estazinotik urtengo dira goizaldeko 03:00etan eta 05:00etan eta bai Dimara arte eta baita Zeanurira arte be helduko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!