Atzo jokatu zan, Zornotzako Zelaietan, Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketako finala. Finaletako taldeen artean, A mailan, Ekhi Zuluaga igorreztarra, Aiala Irurtia arantzazuarra eta Emile Zabala mungiarra egozan baina azpitxapeldun izan ziran, Oizpeko pantolluk (Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal eta Jon Abasolo) taldeak irabazi eban-ta.
Gainera, Txikitin parian taldea finalera ailegau ez zan arren, Iradi Barrenetxea arteaztarrak txapelketako kantakera onenaren saria jaso eban. Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazinoa izan zan saria.
Beste aldean, B mailan, Zerobi (Irune Basagoiti eta Maider Altuna) eta Bizkaiko kopla gaztiek (Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga) taldeen artean jokatu zan finala. Irabazleak Bittor Altube eta Janire Arrizabalga izan ziran.