Zentzu horretan, gaurko egunak gutxi dauka berezitik TOKIKOM osotuten dogunontzako. Euskeraz eta euskerearen alde jarduteko sortu ginan, eta holan jarraituten dogu: gertuko informazinoa profesionaltasunez eta kalidadez lantzean, euskerea profesionaltasun eta kalidade horren parte ulertuta. Egunero egiten dogu euskeraz eta euskerearen alde. Guretzat, beste hainbatentzat moduan, egun guztiak dira Euskerearen Eguna.
Halanda be, ondo etorria da ospakizuna, eta data seinalatua, noski! Taupa Mugimenduko lagunek egindako manifestuagaz guztiz bat dator TOKIKOM: gure eguneroko lana bada euskerearen txinparta horreri eustea, sua piztuta mantentzea eta haren goxotasuna eskuz esku pasatzea. Euskerara erakartea etxetik gertuko informazinoa landuz, kalidadez, profesionaltasunetik eta konpromisotik, etxeko suaren goxotasuna bezalakorik ez dago-ta. Abenduaren 3an, eta urteko beste 364 egunetan be.