Euskerearen erabilerea gainbeheran dagoan honetan, Arratia, Ubide eta Zeberioko udalek, alkarte euskaltzaleakaz batera, euskereari bultzadatxoa emoteko ekintzak antolatu dabez Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bueltan. Abenduaren 3an bertan egunaren garrantzia azpimarratuteko jarduerak egingo dira herri gehienetan baina horrezaz gainera, badagoz aurretik egin diran eta ostean egingo diran aisi eta kultur ekintzak be.
Abenduaren 3an, eguaztena, egingo diran ekitaldien artean Arantzazukoa dago; 18:30ean euskerearen aldeko manifestua irakurri, kantalditxoa eta gero, Argazki Lehiaketearen sari banaketea egingo da, txokolate beroagaz lagunduta. Areatzan barriz, 16:30ean hasiko dira ekimenak; mural margoketea, argazki herrikoia, bingoa, txitxi-burduntzia eta gaztaina erreak egongo dira. Bingoko sariak Korrikako erropak izango dira eta gainera, salgai be ipiniko da materiala. Artean barriz, 16:00etatik aurrera umeentzako tailer eta jolasak eta jantzaldia egingo dira, hemen be txokolate beroagaz lagunduta.
Diman barriz, 16:15ean umeentzako herri kirolak egongo dira eskoletan eta gero, 17:00etan, eskolan hasiko da "Eskolatik herrira euskerea eskuz esku, alkartez alkarte!" ekitaldia eta behin plazara helduta, txokolate beroa zerbitzatuko da bertaratutakoen artean. Igorren barriz, euskerearen aldeko gala berezia egingo da Lasarte Aretoan, 18:00etatik aurrera. Bertan, Inbiu Eguneko giza kate-kiribilaren bideoa aurkeztuko da lehenengoz eta horrezaz gainera trikitilariak, jantzariak, bertsolariak, Euskaraldiko argazkien proiekzinoa eta sorpresaren bat egongo da. Lemoan be egingo da ekitaldia; 18:00etan Txepeldunak antzezlana taularatuko da Kotxepinen eta gero, Kultur Etxeko atean Euskerearen Zugatza biztuko da. Bertan, herritarrek euskeraz gozatzeko gomendioak eskegiko dabez txarteltxoetan eta Guraso Elkarteak txokolatea zerbitzatuko dau. "Euskeraz bizi gura dot" kamisetea be egongo da salgai.
Zeanurin Euskerearen Zugatza osotuko dabe 17:00etan ume eta gaztetxoek euskerazko berba eta esaldiakaz. Ostean argazkia eta txistorra egongo da ume eta gurasoentzat.
Gainontzeko jarduerak:
Artea
Abenduak 4, eguena
18:00etan, Euskararen egoera Artean berbaldia Kultur Etxean.
Abenduak 12, barikua
19:00etan, Euskaldungak antzezlana Kultur Etxean.
Bedia
Abenduak 2, martitzena
17:30etik 19:30era, Zer eta zelan jantzi gure jaietan tailer-berbaldia Ane Albisuren eskutik. Gure jai eta ospakizunetarako jantziek atzen 100 urteetan izandako bilakaerea erakutsiko da. Gaur egungo egoereari buruzko hausnarketa egingo da eta Ikerfolken proposamenak azalduko dira. Amaitzeko, Nola jantzi izeneko erakustaldi bat egingo da eskoletan; 19:30ean, gaztai eta ardao dastaketea, trikitrilariek girotuta. Plazan edo eskoletan (eguraldiaren arabera).
Dima
Abenduak 5, barikua
18:00etan, Txilarreko sukaldaria dokumentala. Eskolako kamaran.
Zeanuri
Abenduak 3, eguaztena
19:00etan, Ai gure juaneteak Tartean Teatroa konpainiaren an- tzezlana Kultur Etxean.
Abenduak 4, eguena
19:00etan, Manttalingo alaba emonaldi musikatua Kultur Etxean.
Zeberio
Abenduak 3, eguaztena
19:00etan, Joseba Sarrionandia eta Xabier Madariagaren solasaldia. Plazako Ermita Zaharrean.
Abenduak 5, barikua
18:30ean, Bertsoklown: Onintza Enbeita, Aissa Intxausti eta Beatriz Egizabal. Plazako Ermita Zaharrean.