FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia A eta Bk irabazi

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 1a

Gizonezkoen Arratia A eta B taldeek irabazi egin ebezan Urbietan jokatutako partiduak; Lemoako Harrobik ostera galdu egin eban etxetik kanpo.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Otxarkoaga A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. Golak Azibar Sagarnak penaltiz eta Markel Lejarreta igorreztarrek sartu ebezan lehen zatian. 11 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gatika taldearen kontra hilaren 6an, goizeko 11:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Iurretako A taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 2-0 heldu ziran atsedenaldira Ibon Agirretxe eta Iker Olibaresek sartutako golei esker. Arratiarren hirugarrena 83. minutuan sartu eban Aitor Leivak eta kanpotarren gola penalti baten ondorioz heldu zan 90. minutuan. 11 jaldunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Padura B taldearen kontra hilaren 6an, 11:00etan.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik etxetik kanpo jokatu eban zapatu arrastian Indartsu taldearen kontra eta 3-2 galdu eban. Lemoaztarrak aurreatu ziran markagailuan Oier Zalduegik bosgarren minutuan sartutako golari esker, baina etxekoen bardinketea heldu zan 16. minutuan. Lemoaztarrak barriro aurreatu ziran bigarren zatiko 9. minutuan Zalduegik egindako bigarren golagaz baina partiduko atzen minutuetan etxekoen gol bik puntu barik itxi ebazan lemoaztarrak. 11 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Lemoako Harrobik eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Acero taldearen kontra hilaren 5ean, barikua, gaueko 20:00etan. Partidu honetan euskeraz jokatuteko eta animetako hiztegien banaketea egingo da.

Andrazkoek atsedenaldia
Andrazkoen Arratia A eta B taldeek zemendiaren 23an jokatu ebezan etxetik kanpo euren atzen partiduak, zemendiko atzen astegoienean deskantsua izan dabe-ta. Bederatzi jardunaldiren ostean 19 puntu ditu Arratia Ak eta lidertzan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Alaves B taldearen kontra hilaren 6an, arrastiko 18:15ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak bederatzi jardunaldiren ostean 16 puntu ditu eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Elorrio B taldearen kontra, hilaren 6an, arrastiko 15:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!