Rekalde dimoztarra eta Bikuña, Murua eta Gabirondoren aurka lehiatu ziran, B serieko ligaxkearen lehenenengo partiduan. Emaitza, 22 eta 9koa izan zan, Arrasateko Uarkape frontoian. Hilaren 18an aurkeztu ziran Binakako Serie A eta Serie Bko pelotarien zerrendak. Txapelketa bietan, bikoteak bi bider lehiatuko dira eta hamalau jardunaldi eukiko dauz sailkapen ligak. Bikote bi onenak finalerdietako ligara sailkatuko dira eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuko diranak play-offak jokatu beharko dabez aurrera egiteko.