FEMINISMOA

Erreakzinoari lubaki feministatik erantzunez, Orratzak taldearen zemendiaren 25a

Amaiur Irazabal Korta 2025eko azaroaren 25a

Zemendiaren 25a dala-ta, Arratiako Talde Feministak, Gazte Blokea antolatu dau egunari gazte perspektibatik erantzuteko asmoagaz.

Orratzak Gazte Talde Feministak agenda feministearen barne diran egunak eskualdeko beste talde feministakaz antolatutearen garrantzia azpimarratuten dau, indarrak batu eta danak diskurso baten barne izateko. Aurtengo zemendiaren 25ari begira, egunean 19:15ean hasiko dan gazte blokea antolatu dabe Igorreko 19:30eko manifestazinorako. Ildo bardinetik tiraka, hilaren 30ean Nagore proiektatuko da iluntzeko 19:30ean Kiñu Gaztetxean, pikoteoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!