Lau sari banatu ditu TOKIKOMek Aretxabaletan egindako sari banaketa ekitaldian. Azal onenarena (Puntua), eduki onenarena (Aiaraldea) eta ikus-entzunezko onenarena (Antxeta Irratia) emoteaz gain, aitamen berezia egin deutsee Goienaren ‘Podcast-gela’-ri. Sariak banatuta, adimen artifiziala kazetaritzan eta komunikazinoan eragiten dabilen aldaketez hausnartu dabe. Bederatzigarrenez banatu ditue TOKIKOM Sariak.
Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?