Zemendiaren 19an, arrastiko 18:00etan, jokatu eben atzen finalaurrekoa Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan. Gaztetxoen taldeak, Oizpeko pantolluk eta Txikitin parian izan ziran. Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolok Oizpeko pantolluk taldea osotuten dabe eta Iradi Barrenetxea dimoztarragaz, Amaia Gallastegi eta Aner Goikoetxeana dan Txikitin parian taldeak, irabazi eban. Nagusiagoen kasuan, hiru talde lehiatu ziran euren artean: Bizkaiko kopla gaztiek, Bittor Altube eta Janire Arrizabalagaren taldea, garaile urten zana; Mabe, Araitz Katarain eta Kelmene Abaituak osotua; eta Piromanak, Enara Gallastegi dimoztarrak eta Izaro Bilbaok osotua.
Finala, abenduaren 4an izango da arrastiko 18:00etan eta gaztetxoen taldeen artean, Etazetak eta Oizpeko pantolluk lehiatuko dira, eta nagusienetatik, Bizkaiko kopla gaztiek eta Zerobi taldeak.