BERTSOLARITZEA

Etazetak gazteen taldea eta Zerobi nagusiena, sailkatu dira 33. BBK Sariketako finalera

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 19a

Aiala Irurtia Arantzazukoak eta Ekhi Zuluaga Igorrekoak Emile Zabalagaz batera Etazetak taldea ordezkatzen, eta Maider Altunak eta Irune Basagoitik Zerobi taldea ordezkatzen, irabazi eben finalaurrekoa.

Zemendiaren 17 arrastian jokatu ziran Mungiako Mugire Txokoan Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketako lehenango finalaurrekoak. Bertan, gaztetxoen artetik Maddi Aurtenetxe, Naroa Iturrioz eta Uxue Solabarria Ari garela, ari garela taldekoak, Etazetak taldearen aurka lehiatu ziran, Ekhi Zuluaga igorreztarra, Aiala Irurtia arantzazuarra eta Emile Zabala mungiaztarraren aurka. Atzen talde honek irabazi eban. Nagusiagoen kategorian, Ixone Asategi eta Maite Sarasolak osotutako Maiixo taldea eta Zerobi taldeak jokatu eben finaulaurrekoa, eta Maider Altuna (Arrigorriaga) eta Irune Basagoitiren (Ermua) Zerobi taldeak irabazi eban. 
Finalaurrekoa irabazi dabenez, talde bi honeek abenduaren 4an Zornotzako Zelaieta Zentroan jokatuko dan finalera sailkatu dira zuzenean. Mungiako saioko aurkezlea Jone Larrinaga Dañobeitia izan zan eta epaimahaia, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Beñat Romero Maguregi eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu eben. Idazkari lez, Igor Menika Begoetxea egon zan.
Gaur bertan jokatuko da azken finalaurrekoa Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan arrastiko 18:00etan eta bertatik finalera doazen beste talde bi atarako dira.

 
 
 
 
 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!