Zemendiaren 22a da musikearen jagole eta kristautasunak patroitzat hartzean dauan eguna, Zezili Deuna. Hori holan, egun horren bueltan ekintzak antolatu dabez Arratiako musika erakundeek. Arratiako Musika Eskoleak, Areatzako Bandak, Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Zeanuriko Koruak antolatu dabez emonaldi musikalak.
Lehenango emonaldia Arteako frontoian egingo da hilaren 20an, eguena, 18:30ean. Arratiako Musika Eskolako 150 ikaslek hartuko dabe parte. Eguraldiak lagunduten badau, arinago kalejiratxo bat egingo da Kultur Etxetik frontoira arte. Bigarrena, hurrengo egunean izango da arrastiko 19:30ean eta Igorreko Andra Mari eleizan ospatuko da. Bertan, Arratiako Musika Eskolako ikasleek eta Luis Iruarrizaga Abesbatzako abeslariek alkarregaz emongo dabe kontzertua. Musika Eskoleak musikea ipiniz eta abesbatzak ahotsa. Egun honetan Areatzan be egongo da zer ikusi: Areatzako Bandak urteroko kontzertua eskainiko dau San Bartolome eleizan 20:00etatik aurrera. Egunean bertan, 22an, Zeanurin egingo da ospakizuna. Eguerdiko 12:30etik aurrera Zeanuriko Koruak girotuko dauan poteoa egongo da herriko tabernetatik.