TRONTZEA

Ruth Linaza lemoaztarra irabazle Euskadiko Trontza Txapelketan

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 19a

Ruth Linaza (Lemoa) eta Garbiñe Lopez de Uralde (Gasteiz) izan ziran Euskadiko Andrazkoen Trontza txapeldunak zemendiaren 14an Donezteben.

Aurreko barikuan Doneztebeko Ezkurra pelotalekuan, Nafarroan jokatu zan Txapelketea eta Ruth Linaza eta Garbiñe Lopez de Uraldek bederatzi minutu eta hamabost segundotan egin ebezan 45 ontzako enborraren hamabost ebaketak, holan jantzi eben txapela. Oin dala urte bat azpitxapelduna izan zan Linaza eta aurten lehia estu-estua izan bada be Uxue Ansorregi eta Aurkene Arokak baino hiru segundu gitxiagotan egitea lortu eben. Hurrengo bikotea, Irune Biurrun eta June Etxebarria izan ziran eta atzenak Sara Jimenez de Aberasturi eta Maite de Felipe Suso. Beste bikote batek be hartu behar eban parte, baina atzenean ezin izan eben parte hartu: Ainhoa eta Maria Iraizoz ahiztak. Linaza: "Poza daukagu, azkenean amest bat dalako Euskal Herriko Txapelketea irabaztea. Oin dala hogei urtetik gora lehenengo txapela irabazi eta aurtengoan hirugarrenaren bila joan naz ni, nire hirugarren txapela izatekoa izan zan igaz. Esperantza handiagaz joan ginan baina muga handiakaz be ama izan barri nintzalako. Aurten fisikoki puntu-puntuan heldu ez arren, entrenamentu gogorrak izan dira, bizitza familiarra entrenamentuakaz buztartuteko kapazak izan gara".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!