Domeka honetako Bizkaiko Ziklo-Kros Txapelketea Manu Quintanilla igorreztarrak irabazi eban 42 minutu eta 19 segundoan. Bigarren, Iñaki Parada Bediaztarra izan zan eta Quintanilla baino 26 segundu gehiago behar izan ebazan helmugara helduteko. Hirugarren postua, Juan Lazpita Dimakoak lortu eban minutu bi eta 26 segundora. Manu Quintanillaren berbetan: “Urtekerea betiko lez oso luzea eta oso arina izan da, urduritasun handia egon da, urtekera ona egin dot, laugarren-bosgarren joan naz eta lasterketa erdian ikusi dot irabazteko faboritoetako batek arazo mekaniko bat euki dauala eta atakau egin dot, horrek balio izan deusta 30-35 segundoko aldea aterateko bigarrenari. Hortik aurrera mantenidu dot aldea eta lasterketea eta Bizkaiko txapela lortu dot”.