FRONTBALL

Aurrekoetxea eta Beitia Munduko Frontball Txapelketan, Mexikon

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 17a

Euskal Selekzioa Mexikon egon da zemendiaren 9tik 15era Munduko Frontball Txapelketea jokatuten.

Munduko Frontball Txapelketea jokatu zan Mexikon hilaren 9tik 15era eta bertan, Euskal Selekzinoak jokatu dau. Andrazkoen kategoria absolutuan Miren Larratek brontzea lortu eban eta 23 urte baino gitxiagoko gizonezkoen txapelketan Bingen Beitia zeanuriztarrak azpitxapeldun izatea lortu eban. Mike Aurrekoetxea Lemoakoak, gizonezkoen kategoria absolutuan hartu eban parte eta final-laurdenetan izan zan kanporatua. Euskal Selekzinoaren ordezkari modura, zortzi gazte abiatu ziran Mexikora Patricia Espinar, Mikel R. Barrero eta Lur Ziarrustak aukeratuta. Zortzi gazteak, Nora Mendizabal, Naroa Agirre, Miren Larrarte, Itxaso Erasun, Unai Alberdi, Bingen Beitia, Ohian Etxeberria eta Mikel Aurrekoetxea izan dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!