Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Eibar C taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. 2-0 aurreratu ziran arratiarrak June Uriartek 18. eta 29. minutuetan sartutako gol biei esker, baina lehen zatia amaitu orduko Eibar C taldeak aldea murriztu eban bi eta batekoa ezarriz markagailuan. Zortzi jardunaldiren ostean 16 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago liderrarengandik puntu bakarrera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bizkerre C taldearen kontra hilaren 23an, 17:45ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak zemendiaren 9an jokatu eban bere atzen partidua etxetik kanpo Erandioko Neskak taldearen kontra eta bosna bardindu eban. Zemendiaren 15-16ko astegoienean atsedenaldia izan dau. Zazpi jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratia Bk eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ezkurdi taldearen kontra hilaren 22an, 12:45ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gordexola taldearen kontra eta 2-3 irabazi eban. Partidua hasi eta segiduan aurreratu ziran markagailuan arratiarrak Gordexolako jokalari batek bere atean sartutako golari esker, baina atsedenaldira heldu orduko bat eta batekoa ipini eban markagailuan etxeko taldeak arratiarrek be bere atean sartutako golagaz. Bigarren zatia hasi eta 4. minutuan bat eta bikoa sartu eban Azibar Sagarnak eta 26. minutuan bat eta hirukoa Jokin Gotik. Etxekoek 90. minutuan sartu eben bi eta hirukoa. Bederatzi jardunaldiren ostean 19 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago bigarrena danagaz bardinduta. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sporting de Lutxana A taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 17:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Galdakao B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Bigarren zatiko laugarren minutuan Mikel Oruek sartutako gol batek aurreratu zituan arratiarrak baina partidua amaitzeko bost minuturen faltan bardinketea heldu zan. Bederatzi partiduren ostean 8 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Migel A taldearen kontra hilaren 21ean, barikua, gaueko 20:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ermua A taldearen kontra eta 5-0 galdu eban. Oin arte partidurik galdu barik egon da Lemoako taldea. Bederatzi jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Lemoako Harrobik eta laugarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Zaldua A taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 18:00etan.