Zallako Mimetiz eskolan ospatu zan atzo goizean Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketako azken-aurreko kanporaketea. "Txikitin parian" taldeak irabazi eban saioa Iradi Barrenetxeak, Aner Goikoetxeak eta Amaia Gallastegik osotuta, eta zemendiaren 19an Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekora sailkatu dira. Enkarratia taldea, Aiala Irurtia, Adur Lopez eta Aimar Marcosek osotutakoa izan zan lehiakidea. Atzen kanporaketea zemendiaren 12an izango da Durangoko Jesuitak Ikastetxean eta bertan, "Minberatu zaizkigu" eta "Oizpeko Pantolluk" taldeak hartuko dabe parte. Lehenango finalaurrekoa hilaren 17an izango da Mungian eta bigarrena, 19an Gernika-Lumon. Finala Zornotzan ospatuko da abenduaren 4an. Gaurko saioa irabazki dauan taldea 2.finalaurrekoetara sailkatu da eta eguaztanean jokatuko dan atzen kanporaketako irabazleak be, bertara sailkatuko dira.
Saioaren gai-jartzailea Jon Martinez Beaskoetxea izan zan, eta epaileak, Beñat Romero Maguregi, Juanjo Respaldiza Ozaeta eta Marta Ortiz Mateo. Idazkari beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili zan.