ZEHARKALDIA

Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunitatearen XIII. Zeharkaldia zapatuan

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 7a

Zemendiaren 8 honetan izango da Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuak egiteko batzarra eta zeharkaldia 

Dala 120 urte baino gehiagotik urtero errepikatzen daben larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe Zeanuri eta Ubidek, "bakea" barriztauz. Batzar hau aprobetxauz, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunitatearearen XIII. Zeharkaldia egiteko aukerea egongo da. Aurten, Ubidetik Zeanurira egingo da ibilaldia eta 12km ingurukoa izango da. Zemendiaren 8an goizeko 10:00etan Ubideko plazatik urten eta 13:00etan helduko dira Zeanurira. 09:00etan autobusa egongo da Zeanuritik Ubidera, eta 14:00etan Ubidera bueltau beharra daukienentzat. Segiduan eukiko dabe batzarra Zeanuriko udaletxean. Bertan, udalbatzek larreen kontuak egingo dabez eta jentearentzako zabalik egongo da, hamar minutuko iraupenagaz. Parte hartuko dabenantzako opariak egongo dira: oin dala ehun urteko akordioaren faksimila eta Zeanuriko tabernatan erabilteko pintxo-pote txartela, Gorbeialdek eskainita. Joko Alai, Suzien Mendi Kluba, Amexier eta Ubidestroi alkarteek; Ubideko eta Zeanuriko Udalakaz batera antolatzen dabe zeharkaldia.

 

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!