Go!azen telesailak udan amaitu eban grabetan bere azken denboraldia eta herrietan lehenengo atala estrenauko dabe. Zemendiaren 7an Zeanurin arrastiko 19:00etan Kultur Etxean proeiktauko da; Areatzan zapatu honetan udaletxeko Areto Nagusian izango da arrastiko 18:00etan; Diman, domeka honetan aurkeztuko dabe arrastiko bostetan eskolako kamaran eta azken emonaldia Igorreko Kultur Etxean izango da 12an, 17:00etan. Zemendiaren 9an estreinatuko da Makusi plataforman eta hilaren hamalauan ETB1en. Hamabigarren denporaldi hau ez da azkenekoan bardina izango. Basakabi desbardin egongo da eta bertara joango diran gazteak adinekoen zentrotik etorritakoak izango dira.