berbalagun

Laugarrenez antolatu da Berbalagunen Mikroipuin Txapelketea

Asier Abrisketa 2025eko azaroaren 3a

50 eta 100 berba bitarteko ipuinak arratia_berbalagun@aek.eus helbide elektronikora bialdu daitekez abenduaren 31ra arte.

AEKren Berbalagun egitasmoaren Arratiako taldeak IV. Mikroipuin Txapelketea ipini dau martxan. Interesa daukan edonork hartu ahal dau parte eta urtea amaitu orduko, abenduaren 31rako, bidali daitekez bakotxaren lanak arratia_berbalagun@aek.eus helbide elektronikora norbere datu personalakaz batera. Euskeraz idatzitako 50 eta 100 berba bitarteko ipuin laburrak hartuko dira, gaia librea izanik. Datorren urte hasikeran sari banaketa ekitaldia egingo da eta irabazleak Berbalagun taldeko eta Kubulu Euskaltegiko ordezkari banak osotuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!