gazteria

Telefono mobikorren gaineko familientzako berbaldi eta tailerra antolatu ditu mankomunidadeak

Asier Abrisketa 2025eko urriaren 31

Astelehenean sare sozialak hobeto ezetuteko berbaldia egingo da eta datorren astean, gaztetxoengan mobikorraren erabilerea mugatuteko tailerra Telmo Lazkanoren eskutik, Igorren.

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta ume eta gazteek egiten daben telefono mobikorraren eta pantailen erabilereagaz kezkatutako talde eta gurasoek osotuten daben Altxa Burua mobimentuak mobikorren auzia lantzeako saioak antolatu ditue, Igorreko Guraso Elkartearen eta Tranbia Txiki alkartearen laguntzeagaz. Familientzako bideratutako berbaldi/tailer ziklo honek gaztetxoengan sare sozialek dabezan eraginak ezetu eta praktikan honeen erabilerea kontroletako zer egin daitekean argitu gura dau. Igorreko Lasarte Aretoan egingo dira saio biak, datozen astelehen bietan. Telegram deskargauta izatea eta aurikularrak eroatea gomendau da.

Lehenengo saioa zemendiaren 3an, astelehena, egingo da 18:00etatik 20:00etara eta bertan, sare sozialak izango dira berbagai: Sare sozialen bihotzean: zer dugu benetan eskuartean? Bigarren saioa barriz hurrengo astelehenean egingo da, 18:00etatik 20:00etara, eta bertan, aurreko saioan komentautakoa praktikan ipinteko moduak aztertu eta proposatuko ditu Lazkanok: Praktikan nola landu gai hau etxean?.

Telmo Lazkano

Telmo Lazkano Muga, hezkuntza eta osasun digitalaren arloan diharduan aholkulari eta ikertzailea da. Ingurune digital seguruak eta osasun mentala sustatzeko proiektuetan parte hartzean dau, eta Nerabeen garrasia saiakerearen egilekidea da. 2022-2024 aldian Eusko Jaurlaritzearen Adikzioen arloko Praktika Onenaren Saria jaso eban.

Telmo Lazkano // Zurrunbiloa.eus

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!