Globalizazinoaren eraginagaz, Euskal Herriko umeak Halloween ospatuten hasi ziran oin dala urte batzuk. Baita gurean be. Baina gurean, antxinako tradizinoa zan, Arimen Gauean edo Gau Baltzan, kalabazak edo arbiak hustutea eta kandelak ipintea barruan. Eske errondea be egiten zan eta sorgin edo zonbi disfrazau beharrean, trapu zaharrakaz egindako mozorroak janztea zan tradizinoa.
Herri askotan berbiztu gura dabe Euskal Herriko tradizinoa, baina era berean indarra be hartzean doa Ameriketatik etorritakoa, hara Europatik eroandakoa, izan be. Dana dala, modu batean zein bestean, globalizazinoak ekarritako disfrazakaz edo euskal tradizinozko mozorroakaz, gozoki edo gaztain eske, etxez etxe eskean ibiliko dira ume kuadrillak urri bigarrenaren 31eko iluntzean.
Areatza
- 17:30ean, Orienting proba herritik, plazatik hasita.
- 18:30ean, ibilbide bildurgarria ludotekan.
- Gero, txokolatea plazan.
Bedia
- 17:15ean, umeentzako tailerrak ludotekan.
- 18:30ean, Bego Alabazan-en Itzal itzelak: Johnny Cold Feet ipuin kontaketa eta itzal ikuskizuna.
- 19:30ean, "Xanduli, manduli, kikirriki, emon goxokiak guri!" plazatik hasita.
Dima
- 18:00etan, Photocall eta tailerra (bakotxak bere kristalezko potea ekarri).
- 18:30ean, "Beldurrak erre!",
- 19:00etan, desfile zaratatsua (zarata egiteko gauzak ekarri).
- Gero, gaztain erreak danontzako.
Igorre
- 17:00etatik 19:00etara, Scape room (izen-emoteak ludotekan).
- 17:00etatik 19:00etara, HH eta LHko umeentzako tailerrak.
- 17:00etan, gaztelekuan pelikulea eta krispetak.
- 18:30ean, Polita ipuinaren proiekzinoa.
- 19:00etan, Sorginen jantza.
- 19:30ean, gaztelekuan pelikulea eta krispetak.
- 19:30ean, gaztain erreak "ziria ala saria"-ren truke.
Lemoa
- Arrastian zehar, Eguzkiloreen bila ginkanea ludotekak antolatuta (lehenengo pistea Kotxepinen).
- 20:00etan, txokolate beroa plaza gorrian.
Zeanuri
- 18:00etatik aurrera, jokoak, eskulanak, sorgin jantzak, mozorro desfilea, Zapaburu eta Genio komentuan, kobazuloa, jatekoa eta bildur gaua.
Zeberio
- 18:00etan, Gaztainerre.
- 18:30ean, Ibilbide magikoa – sanduli manduli.
- 20:00etan, Lamien dantza.
- Gero, musikea, jatekoa eta edatekoa.