Errota Fundazinoak hondakinen kudeaketearen gaineko Arratiako enpresentzako formakuntza tailerra antolatu dau oingo barikurako, hilak 31. "Praktika onak ezetuteko, zalantzak argituteko eta gure enpresetan kudeaketa jasangarriagoa lortzeako" helburua izango dau tailerrak. Errotaren instalazinoetan, Zulaibarren, egingo da formazino saioa 10:00etatik 12:00etara eta enpresek izena emon behar dabe parte hartzeako, Errotak zabaldutako galdetegian.
Bizkaiko Foru Aldundiak finantziautako Enpresa Berdea proiektuaren parte da formakuntza saioa eta hau eskaintzeko arduradunak INGURUko ingurumen eta jasangarritasun esparruko aholkularitzako teknikariak izango dira. Saioaren helburu nagusia hondakinen arloko legedi eta araudia ezetu eta legezko betebeharrak zelan bete jakitea izango da, zabor eta hondakinen sorrera eta kudeaketea modu jasangarriagoan egiteko moduak aztertuteaz gainera.