futbola

Lemoako Harrobik baino ez dau irabazi joandako astegoienean

Iñigo Irua 2025eko urriaren 27a

Gizonezkoen Arratia Ak eta Bk eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin dabez euren partiduak eta andrazkoen Arratia Ak deskantsua izan dau joandako jardunaldian.

Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Padura B taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Golak bigarren zatian heldu ziran, lemoaztarrak 63. minutuan aurreratu ziran Unax Arnaizen golari esker, etxekoen bigarrena Ander Garciak sartu eban 76. minutuan; kanpokoek 90. minutuan sartu eben euren gola. Sei jardunaldiren ostean 16 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua derbia izango da, Igorren jokatuko dauana Arratia B taldearen kontra zemendiaren 2an, eguerdiko 13:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Otxarkoagan Berriotxoa A taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. Etxekoak aurreratu ziran markagailuan 32. minutuan penalti bateri esker, baina lau minutu beranduago Olaitz Arroyok sartutako golak bardinketea ipini eban markagailuan. Bigarren zatian 3-1 aurreratu ziran etxekoak minutu bitan gol bi sartuta, baina hurrengo minutuan Arroyok bere bigarren gola egin eban eta 3 eta 2koa ipini eban markagailuan. Partiduko 89. minutuan arratiarren bardinketea heldu zan Alaitz Zelestinok sartutako golari esker baina 90. minutuan etxekoek 4 eta 3koa sartu eben. Lau jardunaldiren ostean 9 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra zemendiaren 1ean, arrastiko 15:30ean.

Andrazkoen A taldeak deskantsua izan dau joandako astegoienean eta datorren partidua Urbietan jokatuko dau Añorga taldearen kontra zemendiaren 2an, arrastiko 16:00etan.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Apurtuarte taldearen kontra eta 0-1 galdu eban, denporaldiko lehen porrota. Kanpotarren gola bigarren zatian heldu zan. Sei jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratia Ak eta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau partidu guztiak irabazi dituan Galdakao A taldearen kontra zemendiaren 1ean, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Lekeitio A liderraren kontra eta atsedenaldira husna heldu baziran be 2-0 galdu eban Igorreko taldeak. Sei jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua derbia izango da, Igorren jokatuko dauana Arratia B taldearen kontra zemendiaren 1ean, arrastiko 18:00etan. Datorren partidua derbia izango da, etxean jokatuko dauana Lemoako Harrobi taldearen kontra zemendiaren 2an, eguerdiko 13:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!