Errigoraren “Euskarari puzka” kanpainea abian da

Bea Azpiri 2025ko urr. 27a, 08:22

Zemendiaren 13ra arte, Nafarroako produktuez osotutako hiru otzara erosi daitekez: Beltza, Berdea eta Gorria izenekoak, 60, 65 eta 75 euroko prezioan, hurrengoz hurrengo. Bakotxean, dozena bat inguru nafar produktu dagoz eta saskien balioaren % 25a Nafarroako erdi edo hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.

Eskaerak errigora.eus webgunean egin daitekez; baita, kanpainako eskuorrian dagoan galdetegia beteta eta herriko arduradunari emonda. Zemendiaren amaieran edo abenduaren hasieran jasoko ditue eskatzaileek produktuak herrian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!