Beste urte batez, hogeta hamalaugarrenez, Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko zazpi mendi taldeak batu egingo dira urtean zehar egindakoa zein oingo kursorako prestauta dagozan urtekerak komentau eta zelan ez, mendiaz gozatuteko. Aurtengo topalekua Otxandio izango da Mirugain Mendi Taldearen egoitzea eta hara bertaratuko dira Amexier, Arginatx Austarri, Joko Alai, Ganzabal eta Lamino taldeetakoak be. Horrezaz gainera, inguruetako mendizaleek ziteari hutsik ez egitea espero dabe antolatzaileek.
Topaketea 08:30ean hasiko da Otxandioko Plazan eta norberak, gogo eta indarren arabera, aukeratu ahal izango dau Mirugainekoek prestatu dabezan ibilbide bietako baten artean; bata hogei kilometrokoa eta beste hamalaukoa. Menditik bajatu ostean, kopautxoa be egingo da paseolekuan. Izena aldez aurretik emon behar da eta epea gaur, hilak 23, amaituten da. Parte-hartzeak bost euro balio dau, baina 14 urtera artekoek doban izango dabe. Herri bakotxak bere izen-emote telefonoa dauka: Areatza (686 508 396), Zeanuri (616 839 550), Otxandio (722 571 873), Lemoa (675 701 359), Ubide (608 936 330), Zeberio (656 415 597) eta Arantzazu (682 110 450). Martxea hasi aurretik minutu bateko isilunea egingo da joandako astean hil zan Areatzako Lamino Kirol Klubeko Xabier Iturriaga lehendakariaren omenez.