Txiki zein handi, edade guztietakoentzako lasterketak domekan, Arratiako Maratoi Txikian

Bea Azpiri 2025eko urriaren 23a

Domekan, hilak 26, Arratiako gurasoen alkarteak antolatuta Arratiako Maratoi Txikiaren 44. edizinoa izango da. Edadearen araberako distantziak egingo ditue lasterkariek; nagusiek, Zeanuri eta Igorren arteko 11 km-ko ibilbidea egingo dabe; gaztetxoek, Artea eta Igorreren arteko 7 kilometroak eta txikerrenek Igorren egingo dabe galapan.

Nagusiak Zeanuritik urtengo dira 10:15ean. Lasterketa hau, lasterketa herrikoia da eta bertan, atletismo taldekoek, zaletuek eta gurasoek hartzean dabe parte.

2007tik 2011ra jaiotakoek, Arteatik Igorrera, 7 km-ko ibilbidea egingo dabe, Arteatik 10:30ean urtenda. Igorretik Zeanurira eta Arteara joateko autobusa ipiniko antolakuntzeak, 09:30ean.

Txikerrenek Igorren egingo dabe galapan. Lasterketak 11:30ean hasiko dira. 2013tik 2015era jaiotakoek 1.300 metroko ibilbidea izango dabe; 2016tik 2018ra jaiotakoek 800 metrokoa eta 2019tik aurrera jaiotakoek 300 metrokoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!