IKAMA

Arratiako Ikasleen Eguna antolatu dau barikurako IKAMAk

Asier Abrisketa 2025ko urr. 22a, 10:59

Kiñun txupina bota eta pankarta eta meme tailerra, zumba saioa eta bertso-afaria egingo dira, afalosteko MJ Pastixxoteren pintxadeagaz amaituta.

IKAMA ikasleen antolakuntzeak Arratiako Ikasle Eguna antolatu dau barikuan, urri bigarrenare 24an, aurrera eroango dana. Jaitxoa Igorreko Kiñu Gaztetxean ospatuko da eta txupinagaz emongo jako hasikerea 19:00etan.19:20an pankarta eta meme tailerra egingo da, gero zumba saioa eta 21:00etan, bertso-afaria Aiala Irurtia, Ekhi Zuluaga, Enara Gallastegi eta Iradi Barrenetxeagaz. Amaiatuteko MJ Pastixxote osotuten dauan hirukoteak musikea ipiniko dau ikasleak jantzan ipinteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!