Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta 3-1 galdu eban. 2-0 galtzean heldu ziran atsedenaldira eta bigarren zati hasikeran 3 eta hutsekoa egin eben bilbotarrek. Arratiaren gola Olaitz Arroyok sartu eban 70. Minutuan. Bost jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Igorreko taldeak eta seigarren postuan dago, taularen erdikaldean. Datorren partidua zemendiaren lehen astegoienean jokatuko dau Urbietan Añorga taldearen kontra.
Andrazkoen Arratia Bk zapatu iluntzean jokatu eban Urbietan Ugeraga taldearen kontra eta 7-0 irabazi eban. Atsedenaldira 3-0 heldu ziran eta Miren Gordok gol bi eta Matxalen Gonzalezek gol bat saru eben. Bigarren zatia hasi eta segiduan Gordok bere hirugarrena egin eban, Iratxe Bernaolak sartu ebazan hurrengo gol biak eta Gonzalezek bere bigarrena eta partiduko atzena sartu eban. Hiru jardunaldiren ostean jokatutako hiru partiduak irabazita 9 puntu ditu Arratia Bk eta lidertzan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berrio-Otxoa A taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 18:30ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Galea A taldearen kontra eta 1-4 irabazi eban. Atsedenaldira husna heldu ziran, baina bigarren zatia hasi eta segiduan Jokin Gotik 0 eta 1ekoa ipini eban markagailuan. Etxekoek bardindutea lortu eben gero baina Amin Chairak, Gotik barriro eta Jon Ordeñanak hiru gol sartu ebezan eta 1-4 amaitu zan partidua. Bost jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratia Ak eta bigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Apurtuarte taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Montefuerte A taldearen kontra Urbietan eta 2-0 irabazi eban. Golak bigarren zati amaierarantza heldu ziran Unai Montañ eta Ibon Agirretxeren eskutik. Bost jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuo dau Lekeitio A taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 18:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Iurretako A taldearen kontra eta 1-4 irabazi eban. Atsedenaldira bana heldu ziran eta lemoaztarren gola Asier Garayk sartu eban hamalaugarren minutuan. Bigarren zatian Ibon Elorriagak, Aimar Larreak eta Xanti Kortak sartu ebezan Lemoakoen golak. Bosta jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Padura B taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 18:00etan.