Eusko Ikaskuntzak, Kukai Dantza Taldea eta beste hamaika artistekin batera, gauzatu daben gogoeta sortzailea da EzBerdin Berdinak. Arteen bidez, emozinoa eta pentsamentua buztartzen dira, eta publikoarekin batera, gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da. Ordubeteko diziplinarteko ikuskizun artistikoa izango da, non Odei Barroso eta La Furia rap-kantariek, Leire Vargas bertsolariak, Jesus Herrera dantzariak, eta Mixel Etxekopar eta Sabin Bikandi bezalako musikariek indarrak batuko dabezan, besteak beste.
Emonaldi bakotxean bigarren zati bat eskainiko da, non parte-hartzaileek eta ikusleek gogoeta egin ahal izango daben. Iñaki Zabaleta Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia: "Euskal nortasunari buruzko hausnarketa kolektiboa sustatu gura dogu, euskal kulturan oinarritutako proposamen artistiko barritzaile batetik abiatuta, belaunaldien arteko alkarrizketa eta lurralde-kohesioa bultzatuz. Beraz, galderei erantzun baino gehiago, artistek eta ikusleek elkarri entzun eta elkarrekin hitz egiteko aukera izango dabe".
Datozen asteetan Bilbon, Iruñean, Donibane Garazin, Gasteizen eta Donostian egingo dira emonaldiak. BEGITUko irakurleen artean hilaren 25ean EITBren egoitzan, 19:00etan, egingo dan saiorako sarrera bikotxa zozketauko da sare sozialen bitartez.