ondarea

Zapatuan Arantzazun, eta domekan Areatzan, Diman eta Zeberion, bisita eta ibilbide gidatuak egongo dira

Bea Azpiri 2025ko urr. 16a, 09:12

Arantzazuko Errotaberri ezetuteko aukerea egongo da zapatuko bisita gidatuan.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Arantzazuk, Dimak eta Zeberiok arkitektura ondarea jakitera emoteko ekintza bana eskainiko dabe oingo zapatu-domekan.

Lehenengoa, Arantzazun izango da zapatuan, hilak 18. Partaideak 11:30ean batuko dira udaletxe aurrean, Errotaberri, “Arratiako errota zaharra” ikusteko. Hurrengo egunean, domekan, izango dira beste hirurak. Areatzako bisita gidatua, pasau dan domekan, egindako bisita bardina izango da, baina gaztelaniaz. 

Diman, Baserri etxearen bilakaera Diman. XVI. Mendetik XIX. mendera izeneko ibilbidea egingo dabe bertaratutakoek. Zuña baserritik hasita. Artaungo auzunean, baserri “arratiar” tipikoak dagoz, XVIII.mendekoak. Horreetako batek, Antzastik, Euskaldunon Etxea, euskal etxe tradizionalaren museoa dauka gaur egun. Zitea Artaungo plazan, 10:00etan, da.

Zeberioko ibilbide gidatua barroko sasoiko arte herrikoia jakitera emoteko da. Barañaotik Argiñaora bestelako mundu baterako leihoak izenpean, Juanjo Hidalgok gidatuko dau ibilbidea, Ibarrondo auzotik Barañao auzora joango dira partaideak, bertako San Antonio baseleizea ikusteko eta handik Argiñao auzora, San Adrian baseleizara. Hitzordua 10:00etan da Ermitabarri auzoko ermitan.

 

  • Arantzazu
    • Errotaberri ezagutuz, Arratiako errota zaharra
      • Urri bigarrenak 18, 11:30ean gazteleraz.
      • Erreserbak: 600 524 650 / basurde@gmail.com
  • Areatza
    • Areatza mendeetan zehar
      • Urri bigarrenak 19 gazteleraz, 12:30.
      • Erreserbak: 94 673 90 10 / areatzakoudala.areatza@bizkaia.org
  • Dima
    • Baserri-etxearen bilakaera Diman XVI. mendetik XIX. mendera
      • Urri bigarrenak 19, 10:00etan.
      • Erreserbak: 94 631 57 27
  • Zeberio
    • Barañaotik Argiñaora: bestelako mundu baterako leihoak
      • Urri bigarrenak 19, 10:00etan.
      • Erreserbak: 94 633 98 23 / museoa.orozko@bizkaia.org
  • Zeanuri
    • Energiaren paisaiak: Barazarreko hauzi hidroelektrikoaren aztarna arkeologikoak
      • Urri bigarrenak 25, 10:00etan.
      • Erreserba barik.
  • Lemoa
    • Zementuaren fabrikazioa

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!