maratoia

Zabalik dagoz Arratiako Maratoi Txikirako izen-emoteak

Asier Abrisketa 2025ko urr. 14a, 11:01

Hilaren 26an egingo da lasterketearen 44. edizinoa eta adin eta distantzia desbardinetarako izen-emoteak hilaren 25era arte egin daitekez online.

Urri bigarrenaren 26an, zapatua, egingo da Arratiako Maratoi Txikiaren berrogeta laugarren edizinoa. Eskola eta institutuko guraso alkarteek Arratiako Ziklista Elkarteagaz eta Arratia Motor Taldeagaz batera antolatuten daben jardunaldi honek adinen araberako sei lasterketa ditu guztira, nagusia Zeanuritik Igorrera doan hamaika kilometroko lasterketea izanik eta txikerrena, haurrentzako 300 metrokoa.

Lasterketa guztietarako izena online emon daiteke urri bigarrenaren 25eko 12:00etara arte, kronoak.com webgunean. Horrezaz gainera, egunean bertan be egin ahal izango da inskripzinoa Igorreko eskolatan, apur bat gehiago ordainduta. Igorreko eskolatik urtengo da bai Zeanurira bai Arteara joateko korrikalari heldu eta gazteeentzako autobusa.

Hamazortzi urtez gorakoak Zeanuritik urtengo dira 10:15ean, Zeanuri eta Igorre arteko hamaika kilometroak egiteko.Lasterketa hau, lasterketa herrikoi askoren neurrikoa da eta bertan, atletismo taldekoek, zaletuek eta gurasoek hartzean dabe parte.

Helduek zein 2007tik 2011ra jaiotakoek, Arteatik Igorrera, zazpi kilometroko ibilbidea egingo dabe, Arteatik 10:30ean urtenda. Gaztetxo eta umeek barriz Igorren egingo dabe galapan. Lasterketak 11:30ean hasiko dira. 2010etik 2012ra jaiotakoek 1.800 metro korriduko dabez Arantzazutik (Montero) hasita, 2013tik 2015ra jaiotakoek 1.300 metro Igorren; 2016tik 2018ra jaiotakoek 800 metro eta 2019tik aurrera jaiotakoek 300 metro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!