argazkilaritzea

2026ko egutegientzako argazki lehiaketak antolatu dira Arantzazu, Areatza eta Lemoan

Asier Abrisketa 2025ko urr. 13a, 12:10

Areatza eta Lemoan hilea amaitu arte dago herria gai lez hartuta argazkiak bialduteko aukerea. Arantzazun barriz herriko arbola eta basoen gaineko argazkiak eskatu ditue, zemendiaren 3ra arte.

Urtero lez, gure inguruko udalek 2026ko egutegiak herriko argazki eta irudiakaz beteko dabez eta Arantzazu, Areatza eta Lemoan, herritarren argazkiak ipiniko ditue hile bakotxa irudikatuteko. Holan, argazki lehiaketak antolatu dira eta datorren asteetan bialdu ahal izango dira argazkiok udaletara. Areatza eta Lemoan herria bera da gaia eta auzoen, eraikinen, baso eta mendien zein herritarren jardueren gaineko argazkiak onartuko dira besteak beste. Arantzazun barriz gaia guztiz zehaztuta dago: herriko zugatz eta basoak. Kasu guztietan, formatu digitalean eta orientazino horizontalean bialdu behar dira argazkiak.

Arantzazuko lehiaketarako argazkiak zemendiaren 3ra arte bialdu daitekez, hiru gehienez, idazkaritza.arantzazu@bizkaia.org helbidera.  Hamabi argazki irabazleak bozketa bidez aukeratuko dira. Horretarako aukerea zemendiaren 12tik 26ra egongo da liburutegian. Gainera, botu gehien batzean dabezan hiru argazkien egileek sariak jasoko ditue.

Areatzako zein Lemoako lehiaketetara barriz, argazkilari bakotxak argazki bakarra aurkeztu ahal izango dau urri bigarrenaren 31 baino lehen. Areatzako argazkiak udalak zabaldutako estekaren bitartez bialdu beharko dira eta bozkatuteko aukerea egongo da. Lemoakoak ostera, kultura@lemoa.eus helbide elektronikora bialdu daitekez eta Udalak izentautako epaimahaiak aurkeratuko ditu hamabi argazki. Honeetako bakotxak opari bana jasoko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!