Ondarearen Europako Jardunaldien hogeta bosgarren edizinoan dozenaka jarduera dagoz programauta Bizkaian, aurten ardatz moduan arkitekturea hartuta. Gure inguruan be, hamabi jarduera dagoz prograuma eta danak egingo dira hileon. Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman, Lemoan, Zeaunurin eta Zeberion egingo dira bisita gidatuak eta kontzertu bat. Agendearen bigarren astegoienean, lau jarduera dagoz programauta gurean.
Zapatu goizean Bedian, 10:00etan, "eraikinen bidez, aspaldiko garaietan murgilduta", herriko historioa ezetuteko bisita gidatua egingo da: Kolaziñotik Bediara. Eleizea, udaletxea, jauregia, Bedikoleako zentrala, herriko zubiak, Tosubando dorrean, Utxaraingo errotea eta herriko baserrien eredua hurbiletik ezetuteko aukerea izango da. Erreserbak 94 631 21 01 telefonoan edo liburutegi@bedia.eus helbidean egin daitekez. Hiru ordu inguruko bisitea izango da.
Zapatu goizean be, 11:00etan, Eleizondoko multzo monumentala bisita gidatua egingo dau Jon Urutxurtu zeanuriztarrak. Ordu bete inguruko bisitea izango da eta ez da erreserbarik egin behar. Bertan Andra Mari parrokia bisitauko dabe, XVIII. mendean eraikitakoa, aurretik egoan XVI. mendeko beste eleiza bat aprobetxauz. Gainera Piedadea ermitea eta bertotik pasetan dan errege-bidearen errastuak ikusiko ditue, bai eta Nestor Basterretxeak Gorbeiako kurutzearen mendeurrena ospatuteko egindako kurutzea.
Zapatu arrastian barriz, 18:00etan, kontzertu berezia egingo da Arteako Elexabeiti auzoko San Migel ermitan: Iaquin vahu... Çucen henbilqueyen. IborRG multiinstrumentalistak eta Garazi Navas akordeoi-joleak oin 500 urte euskera hutsean idatzi zan lehenengo liburuan oinarritutako kontzertua eskainiko dabe, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae hain zuzen be. Erreserbak 94 673 92 05 telefonoan egin daitekez.
Oingo astegoieneko atzen ekintzea domeka eguerdian, 12:00etatik 14:00etara, egingo dau Angel Larreak Areatzako uribilduan, Areatza mendeetan zehar bisita gidatua. Erreserbak 94 673 90 10 telefonoan edo areatzakoudala.areatza@bizkaia.org helbidean egin daitekez eta bigarren aukera bat hilaren 19an egongo da, baina gazteleraz. Santa Isabel komentua, San Bartolome eleizea, Gortazar jauregia, Mudejar etxea, udaletxe neoklasikoa... Asko dago ikusteko Kultur Ondasun izentautako uribilduan.
Hurrengo jarduerak
-
Lemoa
- Zementuaren fabrikazioa
- Urri bigarrenak 15, 11:00etan.
- Erreserbak: 94 487 22 00 / lemona@lemona.com
- Zementuaren fabrikazioa
-
Arantzazu
- Errotaberri ezagutuz, Arratiako errota zaharra
- Urri bigarrenak 18, 11:30ean gazteleraz.
- Erreserbak: 600 524 650 / basurde@gmail.com
- Errotaberri ezagutuz, Arratiako errota zaharra
-
Areatza
- Areatza mendeetan zehar
- Urri bigarrenak 12 euskeraz eta urri bigarrenak 19 gazteleraz, 12:30.
- Erreserbak: 94 673 90 10 / areatzakoudala.areatza@bizkaia.org
- Areatza mendeetan zehar
-
Dima
- Baserri-etxearen bilakaera Diman XVI. mendetik XIX. mendera
- Urri bigarrenak 19, 10:00etan.
- Erreserbak: 94 631 57 27
- Baserri-etxearen bilakaera Diman XVI. mendetik XIX. mendera
-
Zeberio
- Barañaotik Argiñaora: bestelako mundu baterako leihoak
- Urri bigarrenak 19, 10:00etan.
- Erreserbak: 94 633 98 23 / museoa.orozko@bizkaia.org
- Barañaotik Argiñaora: bestelako mundu baterako leihoak
-
Zeanuri
- Energiaren paisaiak: Barazarreko hauzi hidroelektrikoaren aztarna arkeologikoak
- Urri bigarrenak 25, 10:00etan.
- Erreserba barik.
- Energiaren paisaiak: Barazarreko hauzi hidroelektrikoaren aztarna arkeologikoak