begitu

Lan eskaintzak BEGITUn: kazetaria eta banatzaileak

Asier Abrisketa 2025ko urr. 8a, 09:39

Kazetari eskaintzea asteko 30 orduko lanaldikoa da eta Igorre zein Diman aldizkariak banatuteko banatzaileak behar dira. Idatzi begitu@begitu.eus helbidera.

BEGITUn lanpostu bi libre geratuko dira laster eta beraz, lan eskaintza bikotxa dago martxan. Batetik, erredaktore zein multimedia eduki sortzaile lanak egiteko kazetari postua urtengo da, asteko 30 orduko lanaldiagaz hasita. Beste alde batetik, Diman eta Igorren aldizkarien banaketea egiteko banatzaileak be beharko dira. Banaketea hamabost egunero egiten da eta aldizkaria argitaratzen dan momentutik egun bi dagoz etxe guztietara ailegetako. Igorreko banaketea egiteko zortzi bat ordu behar dira eta Dimakoa zazpi ordu ingurutan egin daiteke, beharrezkoa da gida-baimena eta autoa izatea.

Lanpostu bietako bat betetako prest egonez gero, idatzi begitu@begitu.eus helbidera.

Kazetari eskaintzea

Eskatzen dogu

  • Kazetaritza edo ikus-entzunezko ikasketak.
  • Webgune eta sare sozialen kudeaketan ezagutza.
  • Argazkigintzan eta bideogintzan ezagutza.
  • Idazketa maila altua.
  • HABEko C1 euskera maila edo baliokidea.
  • Izaera dinamikoa eta hartu-emonetarako gaitasuna.
  • Gidabaimena eta motordun ibilgailua izatea.

Balorauko dogu

  • Erredaktore beharretan esperientzia.
  • Arratiarra izatea edo Arratia, Ubide edo Zeberion bizitea.
  • Maketazino eta diseinu ezagutzak.
  • Idatzizko bizkaierearen ezagutzea.
  • HABEko C2 euskera maila.
  • Kurrikulumagaz batera, argitaratutako testu edo lanak bialtzea.
  • Genero bardintasunaren inguruko ezagutza edo formazinoa eta genero ikuspegia txertatzeko esperientzia eta sensibilidadea.
  • Ekitaldi eta aurkezpenetan parte hartzeako jarrera eta komunikazino gaitasuna.
  • Prestakuntza jarraiturako interesa (ikus-entzunezko barrikuntzak, kazetaritza etikoa, genero ikuspegia…).
  • Eduki digitalen inguruko sormena: podcastak, sare sozialetarako bideo laburrak, TikTok/Instagram-en Reelsak egiteko trebetasuna…

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!