Andrazkoen Arratia A taldeak 0-2 irabazi eban joandako domekan ligako hirugarren partiduan Irungo Mariño Real Union taldearen kontra. Arratiarren lehen gola Olatz Areitiok sartu eban lehen zatiko 21. minutuan eta bigarrena A taldeagaz debuta egin eban Alaitz Zelestino dimoztarrak egin eban deskontuan. Hiru partiduren ostean 4 puntu ditu Arratia Ak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Eorrio taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 17:15ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu eguerdian jokatu eban Urbietan ligako lehen partidua Peña Ath. Santurtzi B taldearen konra eta 4-1 irabazi eban. Arratiarren lehen gola Miren Gordok sartu eban 6. minutuan baina lau minutu beranduago kanpotarrek bardinketea lortu eben. 2 eta 1ekoa Sagari Bilbaok sartu eban arratiarrentzat 23. minutuan eta lehen zatia amaitzeko 5 minuturen faltan Gordok bere bigarren gola eta arratiarren hirugarrena egin eban. Bigarren zatian Ainhoa Romerok arratiarren laugarrena sartu eban. Arratia B-k 3 puntu ditu lehen partiduaren ostean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Uritarra taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 17:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak 2-3 irabazi eban joandako domekan Sestao River B taldearen kontra. Arratiarrak arin aurreratu ziran markagailuan Alex Etxebarriaren golari esker. Etxeko taldeak ostera hiru minutu beranduago bardinketea lortu eban eta 29. minutuan 2 eta 1ekoa. Lehen zatia amaitzeko hiru minuturen faltan bardinketea lortu eban Igorreko taldeak. Bigarren zatiko 70. minutuan Jon Ordeñanak 2 eta 3koa ipini eban. Hiru partiduren ostean jokoan egozan 9 puntuak lortu ditu Arratia A-k eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Abadiño A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 17:15ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Umore Ona A taldearen kontra eta 0-3 galdu eban. Atsedenaldira husna heldu baziran be Usansolokoen hiru golak bigarren zatian heldu ziran. Hiru partiduren ostean 3 puntu ditu Igorreko taldeak eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:15ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao B taldearen kontra eta bina bardindu eban. Lemoaztarrak aurreratu ziran 16. Minutuan Jon Casillasen golari esker baina etxekoen jarraian gol bi sartu ebezan eta bueltea emon eutsien markagailuari. Lemoaztarrek penalti bat huts egin eben bardinketearen gola sartu baino lehenago; 90. minutuan heldu zan Xanti Kortaren gola. Hiru partiduren ostean 7 puntu ditu Lemoako Harrobik eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau San Migel A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 17:00etan.