mundua

Global Sumud Flotillaren kontrako erasoa salatuteko elkarretaratzeak deitu ditue

Asier Abrisketa 2025ko urr. 2a, 13:20

Israelgo soldaduak GSFko ontzietako batean sartu diran unea.

Israelgo armadak Gazara bidean joian ontzidi solidarioa gelditu dau eta elkarretaratzeak gaur egingo dira udaletxeen aurrekaldean 19:00etan.

Gaur gauean Gazako (Palestina) zerrendara laguntza humanitarioa eroatera joian Global Sumud Flotilla ontzidiko barku gehienak geldiarazo dauz Israelgo armadak. Barkuak gelditu, soldaduak euretara sartu eta ontzidi solidarioko kideak atxilotu ditu, lehenengo datuen arabera, 200 bat ekintzaile. Erasoa nazinoarteko uretan emon da, Nazinoarteko Itsas Zuzenbidea urratuta. Halanda be, 44 ontzitik hogei bat gelditu dabez momentuz eta gainontzekoek aurrera jarraituten dabe eta ontzietako bat Palestinako uretan sartu da oin dala ordu pare bat.

Ontzidi solidarioaren kontrako erasoa eta Palestinarren kontrako genozidioa salatu eta palestinar erresistentziari alkartasuna adierazoteko alkarretaratzeak deitu dira gaurko, hilak 2, herri guztietako udaletxeen aurrean, 19:00etan.

Genozidioaren kontra eta erresistentziaren aldeko manifestazino nazionala Iruñean egingo da zapatuan, hilak 4. Gaur bertan, Palestinaren aldeko ikasle greba egin da eta hilaren 15erako Greba Orokorra deitu dabe Euskal Herriako sindikatuek.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!