Astegoienean hasi zan 2025-2026 ziklo-kros denporaldia Villa de Agredan (Soria). Estadu mailako ranking-erako lehen probea izan zan zirkuituko lasterketea eta hurrengoz hurrengo, lehenengo eta bigarren postuak lortu ebezan Igorreko Manu Quintanillak eta Dimako Juan Lazpitak Master50 kategorian. Horrezaz gainera, Iñaki Parada bediaztarra be egon zan bertan eta zazpigarren postuan ailegau zan helmugara.
Quintanillak 42:05eko denporea behar izan eban zirkuituaren bost birak egiteko eta ia jarraian heldu zan Lazpita, 42:22ko denporeagaz. Podiuma David Estradak osotu eban 42:48ko denporeagaz. Paradak barriz 44:58ko denporea egin eban. Datorren astegoienean Gijon-en lehiatuko dira.