gazteria

Zabalik dago Memeka Lehiaketan parte hartzeako aukerea

Asier Abrisketa 2025ko urr. 1a, 11:10

Azkue Fundazioak antolatu dauan gazteentzako meme lehiaketarako lanak gaurtik aurrera egin eta aurkeztu daitekez memeka.eus webgunean. 200 eurorainoko sariak banatuko dira.

Azkue Fundazioak eta Iametza enpreseak Memeka Lehiaketearen edizino barriari ekingo deutsie urri bigarrenaren 1ean. 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua da euren sormena euskeraz adierazotea eta, bide batez, euskerearen erabilerea sarean sustatzea.

Parte-hartzaileek euren lanak memeka.eus plataformearen bidez sortu eta aurkeztu ahal izango dabez, irudiak aukeratu eta testuak erraz txertatuz. Proiektuaren helburua ez da bakarrik gazteei entretenimenturako gune bat eskaintzea, plataforma digitaletan euskerearen erabilera aktiboa sustatzea be bada, modu dibertigarri eta erakargarrian.

Lehiaketearen egutegia hau da: urri bigarrenaren 1etik zemendiaren 7ra memeak aurkezteko epea; zemendiaren 10etik 16ra botoak jasoko dira; eta zemendiaren 17an irabazleak iragarriko dira.

Sari nagusi bi egongo dira: webgunean boto gehien jasoten dauan memearentzat 200 euro, eta Instragram zein Pixelfed-en “like” gehien batzean dauzanarentzat, biak batuta, 150 euro. Irabazleek, gainera, euren memeak serigrafiauta daroezan kamisetak be jasoko dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!