Ondarearen Europako Jardunaldien hogeta bosgarren edizinoan dozenaka jarduera dagoz programauta Bizkaian, aurten ardatz moduan arkitekturea hartuta. Gure inguruan be, hamabi jarduera dagoz prograuma eta danak egingo dira hileon. Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman, Lemoan, Zeaunurin eta Zeberion egingo dira bisita gidatuak eta kontzertu bat. Hilaren 4an, Arteak eta Zeanurik bisita gidatu bana eskainiko dabe.
Artean, Artea: historia eta zaporea izenpean. Bisitariek Elexabeitiko San Migel eleizea, “euskal landa eremuko ondarearen harribitxi konsiderau geinkena” ikusi, eta herrian pintxo-potea dastatzeko aukerea izango dabe. Jarduera hau egiteko aukera bi dagoz: zapatuan euskeraz 18:00etatik 20:00etara, eta hurrengo egunean, domekan, erderaz 11:30etik 13:30era arte. Izena udaletxean emon behar da edo 946 73 92 05 telefonoan.
Zeanurin, bisita gidatua herriko perratokira eta Errotabarriko errotara izango da. Instalazinoak, perratzaileen eta errotarien lana, eta eraikin bien zaharberritze lanak aztertuko dira. Gero erakusketa areto batera bisita egingo da. Interesdunak herriko plazan batuko dira, ez dago erreserbea egin beharrik, 11:00etan herriko plazan dagozan guztiak batuko ditu bisitarako Jon Urutxurtuk.
Ondarearen Europako Jardunaldiak Arratia eta Zeberion
-
Arantzazu
- Errotaberri ezagutuz, Arratiako errota zaharra
- Urri bigarrenak 18, 11:30ean gazteleraz.
- Erreserbak: 600 524 650 / basurde@gmail.com
- Errotaberri ezagutuz, Arratiako errota zaharra
-
Areatza
- Areatza mendeetan zehar
- Urri bigarrenak 12 euskeraz eta urri bigarrenak 19 gazteleraz, 12:30.
- Erreserbak: 94 673 90 10 / areatzakoudala.areatza@bizkaia.org
- Areatza mendeetan zehar
-
Artea
- Artea: historia eta zaporea
- Urri bigarrenak 4 (18:00etan) eta urri bigarrenak 5 (11:30ean).
- Erreserbak: 94 673 92 05
- Iaquin vahu... Çucen henbilqueyen kontzertua
- Urri bigarrenak 11, 18:00etan.
- Erreserbak: 94 673 92 05
- Artea: historia eta zaporea
-
Bedia
- Kolaziñotik Bediara
- Urri bigarrenak 11, 10:00etan.
- Erreserbak: 94 631 21 01 / liburutegi@bedia.eus
- Kolaziñotik Bediara
-
Dima
- Baserri-etxearen bilakaera Diman XVI. mendetik XIX. mendera
- Urri bigarrenak 19, 10:00etan.
- Erreserbak: 94 631 57 27
- Baserri-etxearen bilakaera Diman XVI. mendetik XIX. mendera
-
Lemoa
- Zementuaren fabrikazioa
- Urri bigarrenak 15, 11:00etan.
- Erreserbak: 94 487 22 00 / lemona@lemona.com
- Zementuaren fabrikazioa
-
Zeanuri
- Perratokia eta Errotabarriko errota
- Urri bigarrenak 4, 11:00etan.
- Erreserba barik.
- Eleizondoko multzo monumentala
- Urri bigarrenak 11, 11:00etan.
- Erreserba barik.
- Energiaren paisaiak: Barazarreko hauzi hidroelektrikoaren aztarna arkeologikoak
- Urri bigarrenak 25, 10:00etan.
- Erreserba barik.
- Perratokia eta Errotabarriko errota
-
Zeberio
- Barañaotik Argiñaora: bestelako mundu baterako leihoak
- Urri bigarrenak 19, 10:00etan.
- Erreserbak: 94 633 98 23 / museoa.orozko@bizkaia.org
- Barañaotik Argiñaora: bestelako mundu baterako leihoak