Pasau dan eguenean ospatuko zan Orduña Plaza bainuetxean XVIII. DEIA - Laboral Kutxa Hemendik Sariak ekitaldia, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zazpi persona eta entidade sarituteko. Deiako zuzendari dan Iñaki Gonzalezek azaldu eban sariok eskualdean egindako lan eta ibilbideagaitik jasoko ebezala, tartean, "egunez egun bakotxaren herriak ureztatuteagaitik". Sarituetako entidadeetako bat, Arratia futbol taldea izan zan.
Pedro Jose Ormazabal zuzendaria eta Javi Ispizua zuzendariordea bertaratu ziran galara, Olatz Urkiza Igorreko alkateagaz batera. Bertan, Arratia futbol taldeak daukan giza-indarra azpimarratu zan, gizonezko eta andrazko 450 jokalari inguru eta talde teknikoko 50 persona batzeagaitik. Gainera, taldearen ibilbide luzea be azpimarratu zan, 1959an batu zan-ta Bizkaiko Futbol Federakundera. Kirolaren munduan, Orozkoko Olgetan Euskal Pilota kluba eta Basauriko BSK saskibaloi taldea be saritu ebezan.