futbola

Gizonezkoen Arratia A-k eta Lemoako Harrobik sei puntutik sei

Asier Abrisketa 2025ko ira. 29a, 09:32

Gizonezkoen Arratia A-k eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabez euren partiduak 2-1eko emaitzeagaz, Andrazkoen Arratia A-k eta gizonezkoen Arratia B-k ostera galdu egin dabe.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Dinamo San Juan A taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Golak, bigarren zatian heldu ziran, arratiarrak aurreratu ziran 48. minutuan Amin Chairaren golari esker, kanpokoek 77. minutuan partidua bardindutea lortu eben baina partidua amaituteko hiru minuturen faltan Azibar Sagarnak bi eta batekoa sartu eban. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia A-k Sestao River B taldearen kontra domekan, goizeko 11:15ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra atsedenaldira husna heldu baziran be 3-0 galdu eban. Partidu biren ostean 3 puntu ditu. Datorren partidua etxean jokatuko dau Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra hilaren 5ean, arrastiko 17:00etan.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban Urbietan Oiartzun taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Kanpotarren gola lehen zatian etorri zan. Partidu biren ostean Arratia Ak puntu bakarra dauka. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Mariño Real Union taldearen kontra hilaren 5ean, eguerdiko 12:30ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak ostera, datorren astegoienean hasiko dau ligea. Lehen partidua Urbietan jokatuko dau Peña Ath. Santurtzi B taldearen kontra hilaren 4an, eguerdiko 12:30ean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik ligako bigarren partidua be irabazi eban joandako zapatuan etxean Loiola Indautxu taldearen kontra 2-1. Lemoaztarren lehen gola Unai Arizabaletak, lehen zatiko 33. minutuan sartu eban eta kanpokoek sei minutu beranduago bardinketea lortu eben. Bigarren gola be Arizabaletak sartu eban 81. minutuan. Ligako lehen partidu biak irabazi ostean 6 puntu ditu Lemoako taldeak. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Galdakao B taldearen kontra hilaren 4an, arrastiko 15:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!