mankomunidadea

Adikzinoen Prebenzinorako Planari ekin deutso Mankomunidadeak

Asier Abrisketa 2025ko ira. 25a, 10:36

Osasuna buztartutea helburu daukan plan barria garatuten hasteko drogen, sare sozialen eta jokoaren gaineko lehen diagnostikoa egiteko galdetegia zabaldu dau AUMk.

Arratiako Udalen Mankomunidadea bertoko herrietan Adikzinoen Prebenzinoa eta Osasuna Sustatzeko Plan barri bat garatuten hasi barri da. Edozein plan garatuteko, ingurua ezetutea da lehenengo pausua eta diagnostikoa egin ahal izateko, hamazortzi urtez gorako arratiar guztientzako galdetegia zabaldu da. Honen bitartez, AUMk erantzunak batu gura dauz gaiari buruzko ezagutza eta eretxiak, adikzinoen gaineko pertzepzinoa ezetu eta herritarren iradokizun eta proposamenak batzeako.

Drogen, jokoaren eta sare sozialen menpekotasunaren gaineko diagnostikoa egin gura dau Mankomunidadeak eta honeen gainekoak dira galdetegiko galderak. Bakotxaren menpekotasunaren barri izateaz baino, pertzepzino orokorra batzeako helburua dauka galdetegiak: onarpen soziala, konsumo motak, adin-tarteak... AUMk gogoratu dau galdetegia konfidentziala eta guztiz anonimoa dala: "Bildutako datuak komunidadearen benetako beharrak identifikau eta kontuan hartuko dituan plana diseinetako erabiliko dira; ez da datu pertsonalakaz lotuko edo hirugarrenekin partekatuko".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!