Ekin Eraikuntzak Arratiako Zekorrak taldeak atzen urteetan hitzarmena izan da Gernika Rugby Taldeagaz eta Zornotzako Urgozo Rugby Taldeagaz. Gernikarrak sortu barri dan Elite ligan jokatuko dau aurten -estadu mailako 2. ligea- eta beraz, behartuta dagoz 23 urtez azpiko taldea osotutera. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak BEGITUri egindako adierazpenetan azaldu dauanez, arratian dagoan jokalari faltea medio, gazte asko Gernikako taldera joango dira eta beste batzuk Urgozora.
Beraz, Arratiako Zekorrak ez da talde moduan ligan aurkeztuko. Halanda be, Duñabeitiak aurreratu dau bai Gernikaren bai Urgozoren partidu batzuk San Txismera ekarteko saiakerea egingo dabela, Gernikakoagaz gatxagoa izango dan arren, Espainiako Federazinoak hartu behar dauzalako erabaki batzuk.